XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZONALDEEN DESKRIBAPENA

PIRINIO ATLANTIARRAK

Nafarroako iparmendebaldean kokatua, Pirinioek erakusten dute hemen beren alderik leunena.

Iratzez jositako maldek, erreka ugarik zeharkatutako belagiek, Bertizkoa bezalako oihan itzaltsu eta isilek gonbitea luzatzen dute naturaz gozatzeko.

Haren herriek, konkistatzaile eta gortesau ospetsuen sorterria, ??unen eta herritarren moduak nahasten dituzte, armonikoki, dorretxe, jauregi eta baserrietan agerraraziz.

Ederki aski jakin izan dute tradizioak gordetzen, tenore magiko eta misteriotsuetara itzularazteko gai diren adierazpen aunitzetan: festa koloretsuak, iñauteri ikusgarriak, sorginen oroitzapena zenbait tokitan, gastronomia benetan naturala...